_Ni neu

Gure herrian dauden burdinbideen maitale eta erabiltzaileetako bat naiz.

Blog honetan trenbidearekin zerikusia duen oro jakin ahal izango duzu: azken orduko albisteak, nere argazkiak, zurrumurruak, erreportaiak...

Ongi etorri!

Powered by Blogger

XML jarioa




2006-12-22

Ategorrietako geltokia itxi eta Intxaurrondon estalitako berria egingo du ADIFek

Espainiako burdinbide zabalak kudeatzen dituen ADIF erakundeak Donostiako Intxaurrondo auzoan hainbat trenbide metro estali eta geltoki berria egiteko asmoa azaldu du.

Estalketa hau Zubiaurre zubitik Garro zubiraino egingo litzateke, Txaparrene parkearen alboan, denera 175 metrotan, eta 10 milioi euro balio izango du.

Behin estalketa egin eta Aldirikoen trenentzat Intxaurrondoko tren geltoki berria kokatuko da azpian eta litekeena da hurbil dagoen Ategorrietako geltokia ixtea.

Donostiako alkate Odon Elorzak bestalde ADIF-ek etorkizunean beste zati handiago bat estaltzeko konpromezua jaso zuela adierazi zuen, auzoko bizilagunen elkarte batek eskatu bezala.

Modu honetan, Irutxuloko Hitza egunkari donostiarrak kaleratu duenez, 60 bizilagunek parte hartu zuten manifestazio bat gertatu zen Odon Elorzaren adierazpenen hurrengo egunean trenbidearen estalketa 400 metrotan gertatu dadin.

Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartearen izenean manifestatu ziren lagunek 400 metrotako estalketa eskaera historikotzat jotzen dute (badirudi 25 urte daramatzatela hau eskatzen), eta baita beharrezkoa ere auzoan aparkaleku gehiago eraiki daitezen.
Suposatu beharko da bizilagun hauek trenbidea eraiki baina lehenago bizi zirela hor, eta ez zekitela hortik trenak igaroko zirela...
Ez zen ordea hau izan Donostiako alkateak ADIFekin izandako bileraren ostean zekartzan egitasmo bakarra. Estatuko burdinbideen kudeaketa erakundeak AHTren etorrerarako Norteko geltokia berritzea, Tabacalerari ere zerbitzu emango liokeen 500 ibilgailuentzako aparkalekua eraikitzea, eta Loiolako Ibaiertzetako Aldirikoen geltoki berria (garraioanitzeko geltoki berrian) eraikitzea hitz eman baitu, antza denez.

Argazkiak eta albisteetako oinarria Donostiako Irutxuloko Hitza egunkariak argitaratu dituen hainbat albisteetatik jaso da.

 

2006'ko otsaila