_Ni neu

Gure herrian dauden burdinbideen maitale eta erabiltzaileetako bat naiz.

Blog honetan trenbidearekin zerikusia duen oro jakin ahal izango duzu: azken orduko albisteak, nere argazkiak, zurrumurruak, erreportaiak...

Ongi etorri!

_Aurreko idatziak

Powered by Blogger

XML jarioa




2006-12-18

Donostiako tranbia

Egitasmo zaharra da Donostiako tranbiarena. Horrela ere Gipuzkoan ohikoa den moduan, Kursaal, Tabacalera, Aireportua edo Pasaiako birgaitzearekin gertatu den eta gertatzen den moduan, urte ugari daramatza egitasmo hau aurrera atera gabe.

Odon Elorza Donostiako alkateak bere hauteskunde programan Donostiako tranbia eraikiko zuela hitz eman zuen. Eusko Jaurlaritza ere honen aldekoa da eta udazken honetarako tranbiaren bideragarritasun plan bat egongo zela esan zuen.
Azkenengo lau urteetan ez da ezer egin honen inguruan. Eusko Jaurlaritzak dio Udalak ez duela oraindik honen inguruan ezer erabaki eta Donostiako Udalak zuzenean ez du ezer esaten (hainbat e-mail igorri dizkiot erantzunik jaso gabe). Urteetan gertatu den bakarra bizpahiru egunetan egunkarietan tranbiaren inguruan argitaratu ziren artikulu batzuk baina ez dira izan (inoiz aurkeztu ez den bideragarritasun plana egingo zela aipatzeko).

Garraio eta Herri Lan Sailaren arabera Donostiako tranbiak bi linea izango ditu. Lehenengoa gaur egungo Lugaritz geltokiaren ondotik aterako da Euskotren erabiltzen dutenek tranbiara errez alda daitezen. Tolosa etorbidea eta Kontxa igaro ostean Askatasun etorbidean bigarren linearekin bat egingo du. Bigarrengo linea hau Loiolatik irtengo da: Bartzelonako etorbidea zeharkatu ostean Gregorio Ordoñez, Isabel II, Madril etorbidea, Antso Azkarra, eta Prim kaleetatik joango da Hondarribia kalearen bidez Askatasun etorbidean lehenengo linearekin bat egin arte.
Puntu honetan, Hondarribia kaletik jarraituz Boulevardean sartuko da, hau zeharkatu eta Zurriola eta Galtzara Nagusian zear ibili ostean Groseko Euskal Herria enparantzan bukatu du bere ibilbidea.

Aipatu beharra dago halaber Pasaiako birgaitzeaz arduratzen den Jaizkibia elkargoak tranbia bat proposatu duela Pasaiako badiaren inguruan eta bere garaian ere Euskotren-en luzapen bat edo tranbia linea bat proposatu zela Lasarte-Oria geltokia eta Zubietan aurreikusita dagoen BOE auzategiaren artean.
Hauteskundeak hurbil direla eta antzerki hutsa egiteagatik izango balitz ere, ez luke gaizki egingo Donostiako Udalak tranbiaren egitasmoarekin hautsa harrotuko balu.

 

2006'ko otsaila