
Azken hilabeteetan "
Euskal Y-a" jasotzen ari den erakundeen arteko bultzadari jarraituz
Europear Komisioak 2007-2013 urte arteko egitasmoen artean EAEko trenbide sare berria lehenetsiko duela adierazi du.
Jacques Barrot garraio komisarioaren txostenek ordea Irun eta Bergara arteko trenbidea (
ETSk eraiki beharrekoa) 2013. urterako irekitzea aurreikusten du, hitz emandako data baina 3 urte beranduago.
ADIFek eraiki beharrekoa berriz badirudi 2010. urterako zerbitzuan egon daitekeela, nahiz eta agintariek jada ez duten orain pare bat urteetako ziurtzia erakusten datak emateko orduan.
Bai Kantauriar Mendilerroan zein Landetan berriz egoera ez da horren baikorra.
Trenbide berri honi esker Bilbo eta Galizia arteko ibilbidea bi ordu t'erdia jeitsiko litzateke (
gaur egun 11 ordu behar dira). Lineak denera 450 kilometro izango lituzke eta 5400 milioi euro balioko lituzke.
Landei dagokionez gaur egun
TGVak Hendaiaraino iristen baldin badira ere gauza jakina da Bordele arte ez doazela beraien abiadura gorenean. Frantziako Gobernuaren txostenek 2020. urterako aurreikusten dute abiadura handiko trena Daxeraino eta Irunekin lotzea oraindik asmo hutsa da.
Artikulua laguntzen duen argazkia TGV-a igarotzen dela Bidarten hartua dago eta JMTrigos Tranvia.org-eko partehartzailearena da.
0 Iruzkinak:
Publicar un comentario en la entrada
<< Home