Odon Elorza Loiola Ibaiertzeko geltoki garraioanitza bertan behera uztearen alde
Donostiak azpiegitura arloan zuen egitasmo garrantzitsuena baztertu egin du Odon Elorza alkateak. 2003. urtean bere hauteskunde programan eskatzen zuen Loiola Ibaiertzeko geltoki garraioanitza bertan behera utzi eta Norteko geltokiaren ondoan autobus eta berebiltzentzako lurpeko aparkaleku baten alde agertu da alkatea.Aparkaleku hau Tabacalera, Norteko geltokia eta Urumea arteko hirukian eraikiko litzateke eta hiru solairuetako sakonera izango luke (bi berebilentzat eta beste bat autobusentzat). Denera geltoki garraioanitzak baina 7 autobus gutxientzako tokia izango luke gainera (29etik 22ra).
Alkateak autobus lotura azkarra iragarri du Norte eta Amara artean baina, nola bermatuko ditu bi trenen arteko lotura azkar eta orduzkoak Erdialdean izango den trafiko nahasiarekin? Gai izango ote da Udala zerbitzu hori dohain eskeintzeko?
Lehenik alkateak AHT hiriaren erdialderaino eramatea lortu zuen; Orain AHT Norten izanda Loiolako Ibaiertzeko geltokiak zentzurik ez duela dio. Donostiako egitasmo handienetako bat zulora, hainbat eta hainbat urte lanean igaro eta gero. Horrela egiten da lan Gipuzkoan, antza denez.



1 Iruzkinak:
Kaixo,
Garai batean, orain 4 edo 5 urte, Elorzak hitz garratzak bota zizkion Álvaro Amann garraio sailburuari EuskoTrenek Donostian inbertsiorik egiten omen ez zuelako. Garai hartan Elorza ez zen Añorga-Amara trenbide bikoizketan –Lugaritzeko geltoki berrian barne–, Amarako trenbide berrantolaketan edo-eta Amara-Loiola trenbide zatiko katenaria berritzean xahututakoa ikusteko gai, edo ez zuen hori ikusteko gaitasunik nahi izan.
Orain berriz, EuskoTrenek Loiolako ibarretako garraioanitzeko geltokian egin nahi duen inbertsio mardula gutxietsiz, Norteko garraioanitzeko geltokian EuskoTrenik izango ez lukeela ikusteko gai ez da izan, edo ez du hori ikusteko gaitasunik nahi izan.
Eta horrelakoak itxukeria kronikoa erakutsiz aurkeztuko al du bere burua Elorzak datozen hauteskundeetan! Ufff, gaizki goaz Elorza, gaizki!
Josu
Publicar un comentario en la entrada
<< Home