Portugalete: Metro Bilbao vs. Aldirikoak
Metro Bilbao Portugaletera iristearekin batera RENFE'ren Aldirikorek egoera oso gordin bati aurre egiten hasi beharko dute, izan ere Barakaldon eta Sestaon izandako experientziek ondo frogatzen dute jendeak nahiago duela metroa orain mende bat baina gehiago eraikitako trenbide zaharra baino.
Egunkari batzuk irakurrita badirudi orain arte Portugalete isolatuta egon dela eta ETSk ipinitakoak direla hirira ailegatzen diren errail berriak. Urrutira joan gabe Portugaleteko Udalak bere hiria sustatzeko kanpaina bati ekin dio metroa hirira ailegatzen dela aprobetxatuz, orain arteko trenbideak bisitariak hirigune historikoaren ondo-ondoan uzten baldin bazituen ere.
Badirudi jarrileroek ez diotela estima handia RENFEri.
Horrela ere bai Metro Bilbao zein Aldirikoek alde onak eta txarrak dituzte.
Metro Bilbaok bere alde du hirigunean gelditzen dela, merkatal kaleen ondoan, Creditrans erabili daitekeela, norako gehiago eskeintzen dituela eta maiztasun handiagoak eskeintzen dituela.
Aldiz minutu gehiago behar ditu Bilbo erdialderaino joateko eta denbora gehiegi galtzen da kaletik lurpeko geltokietara iristen.
RENFEren Aldirikoak bestalde Portugaleteko ibaiertzean gelditzen da, ingurune historikoaren ondoan (zubi esekia, udaletxea, kalexka zaharrak, lorategiak...), lehenago iristen da Bilbo erdialderaino eta lurgainean gelditzen denez ia ez da denborarik galtzen geltokira sartu eta trena hartu bitartean.
Bere auka du bestalde C1 linea biztanleri gutxiko inguruetatik igarotzeak, Creditrans erabiltzeko aukerarik ez izatea, maiz izaten omen dituen arazo tekniko eta atzeraldiak, eta bai linea zein azpiegitura guztia (geltokiak, esaterako) erakusten duten itxura kaxkarra.
Asko du hobetzeko RENFEk Ezkerraldeko ibaiertzeko metroa izan nahi baldin badu. Hori, Hegoaldeko Burdinbide Sahietsbidea egin ostean tranbia bilakatzen ez baldin badute, noski.



2 Iruzkinak:
Nire ustetan ez da zertan lehia sortu behar Metro Bilbao eta Renferen Aldiriak linearen artean. Zerbitzu osagarriak dira hauek.
Parisko eredurai jarraitu beharko genioke Bilbo handian ere: hau da, metro sarea eta RER (eskualdeko sare express-a). RERak geraleku gutxiago ditu eta trenbidea zuzenagoa du, ondorioz arinago doa. Bizilagun ugarik bi sareak konbinatzen ditu jakin badakielako RERak arinago eramango duela baina metroak etxeko atean utziko duela.
Ondorioz, uste dut Renfeko linea RER hau bilakatu beharko lukeela, abiadurak handituz, sarrea berrituz (zerbitzu hutsak ezabatzeko) eta metroarekin ahalik eta lotura gehienak bermatuz. Konbinaketa hau litzateke ezkerraldearentzat konponbide ezinobea.
Ah ta gauza bat ahaztu zait, CREDITRANSa. Inolako azpiegiturarik egin gabe garraioaren kalitatea eta batez ere intermodalitatea nabargarri hobetu lukeena zera da:
Garraiobide oro CREDITRANs sisteman sartzea eta transbordoak debalde izatea.
Publicar un comentario en la entrada
<< Home