_Ni neu

Gure herrian dauden burdinbideen maitale eta erabiltzaileetako bat naiz.

Blog honetan trenbidearekin zerikusia duen oro jakin ahal izango duzu: azken orduko albisteak, nere argazkiak, zurrumurruak, erreportaiak...

Ongi etorri!

Powered by Blogger

XML jarioa




2007-02-14

Asteburuan trenbidean gertatutakoak

Lutxanako geltoki historikoaren txikizioarekin nahikoa izan ez eta azkenengo egunetan tirabira gehiago izan dira gure herriko trenbideetan.

Larunbatean ezezagun batzuek erregaia jaurtiki zioten Basauriko Abaroa Aldirikoen geltokiko txartel-makinari eta bulegoko lehiatilei. Zorionez inguruan zebiltzan udaltzaingo batzuek su-itzalgailuekin sua amatatu zuten eta Aldirikoen bulegoak ez zuen kalte handirik jasan.

Txartel-makina erabiltezin gelditu baldin bazen ere ez zuen horrek trenen ohiko zirkulazioa eten.

Larunbateko ordu txikietan ere Metro Bilbaon liskarra gertatu zen Deusto geltokian mozkortuta zihoazen hamabost bat hegoamerikar gazte segurtasun zaindariekin liskarrean hasi zirenean. Gazteak muturrekoka eta ostikoka aritu omen ziren txakurrekin zaindaritza lanean ari ziren langileekin.

Ertzaintza heldu orduko liskarrean aritutako gazteek trenean ospa egitea lortu zuten.

Ordu batzuk lehenago Santutxuko geltokian bikote bat haserraldian ari zela mutilak bere neskalaguna bultza eta trenbidera bota zuen.

Jarraian mutilak trenbidera salto egin zuen, baina ez bere bikotea laguntzera, galdu zuen sakeleko telefonoa berreskuratu nahian baizik.

Ez zen trenik igaro eta neska gaztea arazorik gabe igo ahal izan zen nasara. Ertzaintzak bere mutil-laguna atxilotu zuen.

 

2006'ko otsaila