_Ni neu

Gure herrian dauden burdinbideen maitale eta erabiltzaileetako bat naiz.

Blog honetan trenbidearekin zerikusia duen oro jakin ahal izango duzu: azken orduko albisteak, nere argazkiak, zurrumurruak, erreportaiak...

Ongi etorri!

Powered by Blogger

XML jarioa




2007-02-04

Grafitiak eta erasoak

Ohikoa da trenetan hainbat pertsonek margoak egitea. New Yorkeko grafitigileak bertan hasi ziren beraien lehenengo margoak egiten eta abantailen artean trenak toki batetik bestera ibiliz artistaren obra ezagutarazi eta ezabatzen oso garestia denez (bai diru zein ingurugiroari dagokionez) margoen trenetan egunak eta egunak irauten dituzte.

Fenomeno hau batez ere Euskotrenen oso ohikoa gertatzen ari da azkenengo urteetan. Ez da astebururik izaten unitaterik goitik behera margotzen ez dutela.

Honen harira Euskotreneko entrepresa batzordeak grafitigile batzuen jarrera salatu du margolari hauek beraien ekintzak egiteko orduan darabilten bortizkeriarengatik. Antza denez tren gidariek mehatxuak eta erasoak jasan dituzte.

Langileek segurtasun gehiago eta gai honen inguruan neurri gogorrak hartzea eskatu dute.

Jarrera ezberdina darabilte adibidez Bilboko metroan, non egunero zazpi grafiti egiten dira beste instalakuntzetan. Metro Bilbao operatzaileak langile talde bat dauka egun osoan zear margoak ezabatzen eta oso arraroa gertatzen da horrelakoak bere geltoki edo unitateetan topatzea.

 

2006'ko otsaila