SNCFak, RFF trenbide kudeatzaileak, eta Alstom'ek baieztatu ez baldin badute ere Parisko Le Parisien egunkariaren arabera abiadura handian errekor berria lortu zuen astearean Passavant-en-Argonne inguruan tren bat 553 km/ordutara ipini ostean.
Frogetarako erabilitako trenbidea berria da,
TGV Est moduan ezaguna, Paris eta Estrasgurgo lotzeko eraiki da eta oraindik ez dago zerbitzuan (ekainaren 10ean irekiko da). Arduradunek irekiera eguna arte frogak egiten jarraitzeko asmoa dute eta helburua da 570 km/orduetara iristea.
Asmoa da ikerketa hauekin trenak horrelako abiaduran ibiliz trenbidean sortu ditzaketen kalteak ikertzea, argindar kontsumoa neurtzea, eta etorkizunean gaur egungo abiadura handiko trenbideetako abiadura handitzeko aukerak aztertzea. Bestek beste
TGV Mediterranee'ko (Lyon hiria eta Provence-Alpes-Côte d'Azur herrialdearen artekoa) ohiko abiadura 300 km/orduetatik 360 km/orduetara igotzeko.
Frantzian orain 26 urte ibiltzen dira abiadura handiko trenak. Denera 1540 trenbide kilometrotan ibiltzen dira
TGVak eta 250 geltokietan hartzen dute tren hau 100 milioi bidaiariek urtero.
Aurreko errekorra 1990. urtean lortu zen 515,3 km/orduko aritu zen tren batekin. Aurki Madril eta Bartzelona artean 350 km/ordutan ibiliko diren trenekin egindako froga batetan Espainiako errekorra lortu zen: 404 km/ordu.
Gurean oraindik itxaron beharko dugu, ez baitugu horrela trenak ibiltzeko moduko trenbiderik. "
Euskal Y'an" arituko diren trenak gehienez 230 km/orduko ibiliko dira.
0 Iruzkinak:
Publicar un comentario en la entrada
<< Home