"Ostrê sledované vlaky"
"Ostrê sledované vlaky" edo gazteleraz "Trenes rigurosamente vigilados" filmeak 1968. urtean atzerriko filme onenaren Oscar saria irabazi zuen filme txekiarra da. Jirí Menzel zuzendariak, ia zuri-beltzezko ia bi orduetan zear germaniarrek okupatutako Txekoslovakiako geltoki batetako langile gazte baten bizitza kontatzen du.
Filmeak garaiko gizartearen bizimodua eta herri txiki batetan tren geltokiko langile berri Milos Hrma gaztearen kezka eta arduraz betetako heldutasunerako pausua erakusten du.
Ikusten jatorra, dibertigarria, umore bitxi batez hornitua, eta oroitzapen goxoa uzten duen filmea da. Bukaeraraino ikustea merezi duena.
Halaber trenbidearen lagunak ez dira filme hau ikusteaz damutuko trenbide munduaren giroztapen bikainarengatik eta filmeak behin eta berriro erakusten dituen baporezko lokomotora ederrengatik.
Filmea Bohumil Hrabal idazle txekiar ospetsuaren liburu batetan oinarrituta dago.



0 Iruzkinak:
Publicar un comentario en la entrada
<< Home